euskaljakintza7_goiburu.JPG
euskaljakintza 7
euskaljakintza6_goiburu.jpg
euskaljakintza 6
euskaljakintza5_goiburu.jpg
euskaljakintza 5
euskaljakintza4-goiburu3.jpg
euskaljakintza 4
goiburua_osoa.jpg
euskaljakintza 3
euskaljakintza07wiki.jpg
euskaljakintza 2
goiburua.jpg
euskaljakintza 1



Ordiziako Jakintza Ikastolako DBHO 2ko euskarako irakaslea eta ikasleak gara. Wiki hau euskaljakintza egitasmoaren barruan ulertu behar da. Behealdean azaltzen diren helburu eta asmoak DBHOko ikasturte osokoak dira; dena den, wiki honen bitartez, zehatz-mehatz hautaproben atal ezberdinen lanketari ekin nahi diogu (testu jakin baten ulermena galdera-erantzunen bidez, testuaren gaia eta laburpena egin, esaldiak moldatu eta idazlan labur bat ekoiztu).


100_2560resize.jpg
external image norgaragu.JPG
external image euskaljakintza1resize.jpg




Artzek zioen bezala Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak hitz egiten ez duelako baizik eta bere hitzak pixka bat aldatuz, gure filosofiaren oinarria azalduko dugu.
Gure asmoa euskara ahalik eta gehien erabiltzea izango da, bai ahoz baita idatziz ere. Gauzak horrela, ideia ona iruditu zaigu hizkuntzaren erabilerarako oinarri gisa euskaljakintza bloga erabiltzea! Euskara eta teknologia berriak bikote ederra osa dezaketela pentsatzen dugu eta ideia hori aurrera eramateari ekin nahi diogu.
Euskaljakintzan, gure gaia lantzeko eta orokorrean euskararen azken nondik norakoak jakiteko, hainbat artikulu eta baliabide topatzeko aukera izango duzu:
  • Euskarazko baliabideak: hiztegiak, EGA ariketak eta azterketak...
  • EGA ikastaroa (kanpokoa bazara, bisitari gisa sar zaitezke)
  • Arauak lantzen ikastaroa
  • Hautaprobak
  • Online egiteko ariketak (arauak, ortografia, sinonimoak, esamoldeak...)
  • Hizkuntzarekin lotutako jokoak
  • Azken argitalpenei hainbat komunikabidetan egindako kritikak
  • Euskal idazleei buruzko informazioa
  • Ikasleen idazlanak, kritikak...
  • Bururatzen joango zaizkigun besteak...

Gurekin partekatu nahi baduzu, gure blog zein wikiaren ateak irekita daude zuretzat!