Hona hemen Plazido Mujikari buruzko testua azpimarratuta, eta bertako ideia garrantzi­tsuenak zerrendatuta. Goian, egoki egindako lana duzu, adibide moduan; behean, lan desegokia.

TESTUA EGOKI AZPIMARRATUTA


Jose Antonio Arana bisita egitera joan omen zitzaion behin Plazido Mujikari Loiolako san­tutegira. Mujikak ez zuen artean bukatua bere hiztegia. Eta lan horretan ari zen, zapata kaxetan gordeaz eta bilduak zituen milaka fitxak gobernatu nahian. Baina Aranak kezkaturik aurkitu omen zuen orduan Mujika. Kexu zen, beldur zen ez ote zen zahartzen ari, ez ote zen gauza izango lana bukatzeko. Itsutzen ari zen.
Gelatik atera eta paseatu egin zuten luzaroan Loiolako baratzean zehar. Honetaz eta hartaz aritu ziren, haurtzaroko paisaiei buruz, egindako bidaiez eta abar. Ekuadorrera eginiko bida­iaz ere aritu zen Mujika. Chimborazo sumendia omen zen munduko garaiena, ez Everest. Everest itsas mailaren arabera omen dago neurtua. Baina Munduaren erdigunetik neurtuz gero, Chimborazo izango omen litzateke garaiena. Halako batean, betaurrekoak kentzeko eskatu omen zion Aranak. lausotuak zituela konturatu zen, eta zapi batekin garbitzen zizkion bitartean, oinez jarraitu zuten beren ibilaldia. Betaurrekoak bueltatu zizkionean oihu batean hasi omen zen Mujika: «Miraria, miraria!» esaten omen zuen, sinistu ezinik. Nonbait. ez zen ordura arte konturatu bere ustezko itsutze hura betaurreko zikinei zor zitzaiela. Kristal zikinek zuten errua ez zen ikusmena galtzen ari.
«Azeriak' gauza asko daki; trikuak', berriz, bat bakarra baina inportantea», esan zuen Arkilokok. Mujika zalantzarik gabe, trikuaren modukoa zen. Halako jakituria zuen gizonari, halako lan eskerga' egiten ari zen fraideari ahaztu egin zitzaion betaurrekoak garbitzea bezalako ekin­tza soila. Maite ditut gisa horretako nahasteak. Maite ditut gisa horretako pertsonak. Bazekien gauza bat bakarra eta inportantea eta sinistu egiten zuen harretan. Kirikinoak bezala.

IDEIA NAGUSIEN ZERRENDA EGOKIA

  1. J. A. Arana Plazido Mujikari bisita egitera joan.
  2. Mujika kezkatuta (beldur: itsutzen ari zen) eta hiztegia ezin izango zuen amaitu.
  3. Mujikak betaurrekoak zikinak zituela ohartu zen Arana eta garbitu.
  4. Mujika konturatu ikusmena ez zela galtzen ari.
  5. Idazleak maite ditu Mujikaren modukoak gauza bakarra eta inportantea jakin) eta horretan sinesten dutenak.



TESTUA DESEGOKI AZPIMARRATUTA


Jose Antonio Arana bisita egitera joan omen zitzaion behin Plazido Mujikari Loiolako san­tutegira. Mujikak ez zuen artean bukatua bere hiztegia. Eta lan horretan ari zen, zapata kaxetan gordeaz eta bilduak zituen milaka fitxak gobernatu nahian. Baina Aranak kezkaturik aurkitu omen zuen orduan Mujika. Kexu zen, beldur zen ez ote zen zahartzen ari, ez ote zen gauza izango lana bukatzeko. Itsutzen ari zen.
Gelatik atera eta paseatu egin zuten luzaroan Loiolako baratzean zehar. Honetaz eta hartaz aritu ziren, haurtzaroko paisaiei buruz, egindako bidaiez eta abar. Ekuadorrera eginiko bida­iaz ere aritu zen Mujika. Chimborazo sumendia omen zen munduko garaiena, ez Everest. Everest itsas mailaren arabera omen dago neurtua. Baina Munduaren erdigunetik neurtuz gero, Chimborazo izango omen litzateke garaiena. Halako batean, betaurrekoak kentzeko eskatu omen zion Aranak. lausotuak zituela konturatu zen, eta zapi batekin garbitzen zizkion bitartean, oinez jarraitu zuten beren ibilaldia. Betaurrekoak bueltatu zizkionean oihu batean hasi omen zen Mujika: «Miraria, miraria!» esaten omen zuen, sinistu ezinik. Nonbait. ez zen ordura arte konturatu bere ustezko itsutze hura betaurreko zikinei zor zitzaiela. Kristal zikinek zuten errua ez zen ikusmena galtzen ari.
«Azeriak' gauza asko daki; trikuak', berriz, bat bakarra baina inportantea», esan zuen Arkilokok. Mujika zalantzarik gabe, trikuaren modukoa zen. Halako jakituria zuen gizonari, halako lan eskerga' egiten ari zen fraideari ahaztu egin zitzaion betaurrekoak garbitzea bezalako ekin­tza soila. Maite ditut gisa horretako nahasteak. Maite ditut gisa horretako pertsonak. Bazekien gauza bat bakarra eta inportantea eta sinistu egiten zuen harretan. Kirikinoak bezala.

IDEIA NAGUSIEN ZERRENDA DESEGOKIA

  1. J. A. Arana Plazido Mujikari bisita egitera joan.
  2. Mujika hiztegia egiten ari zen) artean bukatu gabe baitzuen.
  3. Luzaroan paseatu eta asko hitz egin zuten.
  4. Mujikak betaurrekoak zikinak zitue­la ohartu zen Arana) eta garbitu.
  5. Mujika konturatu ikusmena ez zela galtzen ari.
  6. Plazido Mujika gizon jakintsua izan arren) ahaztu egin zitzaion betaurre­koak garbitzea bezalako ekintza soila.

Zergatik dira desegokiak?


Azpimarratutakoa eta zerrendatutakoa irakurrita ezin zaiolako testuan kontatzen duen pasadizoaren hariari jarraitu. Batetik, pasadizoaren abiapuntua azpimarratu gabe geratu delako (Mujikaren beldurra, kezka); bestetik, bigarren mailako ideiaren bat ere nabarmendu delako (hiztegia bukatu gabe zuela edota paseoan asko hitz egin zutela).
Horrez gain, idazleak testuaren bidez adierazi nahi izan duen ideia garrantzitsuena azpimarratu gabe geratu da, alegia, Mujika bezalako pertsonak maite dituela.