ERANTZUN


Galderei egoki, zuzen eta zehatz erantzun behar diezu. Egia da erantzun bat baino gehiago izan daitezkeela zuzenak. Baina sarritan, ez dugu ondo erantzuten, eta zergatia aurretik emandako pausoetan egon ohi da. Alegia: arretaz ez irakurri izana, ondo ez ulertu izana, bi aldiz ez pentsatu izana... Beraz, ondo erantzuteko, irakur itzazu arretaz honako aholku hauek, eta saia zaitez kontuan hartzen.

BAI

  • Egiaztatu testua eta galderak ondo ulertu dituzula. ulermenaren kontua Irakurri ataleko zeregina da, baina baita erantzutean berriro kontuan hartu beharrekoa ere.
  • Erantzuna idatzi aurretik, bi aldiz pentsatu eta, idatzitakoan, berrirakurri. Testua eta galdera ulertu arren, adieraztean huts egin dezakezu; horregatik, egiaztatu pentsatutakoa eta idatzitakoa gauza bera direla.

EZ

  • Ez erantzun eskatu baino gehiago. Sarritan horixe egiten dugu, eskatzen zaiguna baino gehiago erantzuteko tentazioa izaten dugu (gaia gogoko dugulako, garrantzitsua den beste zerbait gehitu nahi dugulako...).
  • Ez eman galdera bakarraren erantzuna. Batzuetan bi edo hiru konturen inguruko galdera egiten zaigu, eta bakarraren erantzuna eman ohi dugu., edota ez dugu erantzun osoa ematen.
  • Ez egin baloraziorik.
  • Ez bizkorregi erantzun. Egin aurretik, galdetu zure buruari: "Erantzun hori emango banu, benetan galderari erantzungo al nioke?".
  • Ez fidatu lehen irakurraldian ulertu duzunarekin. Galdera batzuk, formulatuta edo adierazita dauden moduan, interpretazio bat baino gehiago eduki dezakete; beraz, badaezpada ere, behin baino gehiagotan irakurri, zer erantzun eskatzen den ulertzeko.