ALDAKETEN JUSTIFIKAZIOA



Azaroaren 14ko 1892/2008 Dekretuak (BOE 24-XI-2008) arautu ditu unibertsitatera sartzeko baldintzak. Hautaproba hauen helburua ikaslearen heldutasuna, Batxilergoan lortu dituen gaitasunak eta ezagupenak eta unibertsitateari dagozkion ikasketak egiteko gaitasuna objetiboki baloratzea da.

Batxilergoari dagokionez, erreferentea, otsailaren 3ko 23/2009 Dekretua, (EHAA 2009-02-27) Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculuma ezartzen duena da. Beraz, bertan zehazten diren gaitasunak eta ezagupenak izango dira USHParen oinarria.