Selektibitatea 2000 Euskara eta Literatura (Azterketa / 2)

Gehiegizko arrantzaren arazoa arazo orokorra da gaur egun, bai Euskal Herrian, baita mundu osoan ere. FAOren
kalkuluen arabera, munduko arrain baliabideen1 %60-70 neurriz gain ari dira ustiatzen2. Era berean, harrapatzen den %25
baztertu egiten da eta itsasora botatzen dute berriz. Arazo hori harrapaturiko arrainen tamaina desegokia delako, edo
harrapatu nahi diren arrainekin batera nahi ez diren beste espezie batzuk ere harrapatzen direlako gertatzen da. Arazoaz ongi
jabe tzeko3, nahikoa da pentsatzea horrek zer esan nahi duen: Espainiako flotak urtero gutxi gorabehera 250.000 tona itsas
espezie botatzen ditu atzera itsasora. Badago beste arazo bat ere: merkatuak arrain espezie gutxi batzuei bakarrik ematen
die benetan garrantzia. Espezie askok, batez ere beren zaporeagatik edo koipetsuegiak direlako, oso balio gutxi dute
merkatuan eta oso modu mugatuan baliatzen dira. Hau da, adibidez, arrain urdinaren kasua.
Beraz, beharrezkoa da neurriak hartzea arrantza baliabideak modu eramangarrian4 erabiltzeko, eta arrantza arrazoizkoa
izateko. Adibidez, bazterkinak5 eta gu txiegi erabiltzen diren espezieak hobeto erabili behar dira eta ematen zaiena baino
balio handiagoa eman behar zaie. Horretarako erabiltzen diren azken teknologien artean produktu berregituratuak aipa
daitezke. Horietako bat da surimia eta honen eratorriak6.
Produktu berregituratuen7 bitartez, harrapaturiko arrainen xerrak edo zatiak itsatsi8 eta molde batean sartzen dira.
Horrela, teknika hori erabiliz, imitaziozko xerra9 bat osatzen da.
Surimia edo honen eratorriak egiteko, berriz, zatikatua izan den arrain muskulua (surimia) berriro batzen da eta imitatu
nahi den produktuaren itxura eta ezaugarriak ematen zaizkio. Teknika honen alde onak asko dira: batere balio komer tzialik
ez duen arraina aprobetxatzen da eta imitatzen duen produktuaren ezaugarri berdinak lortzen dira teknika horien bidez.
Horrela, produktuaren merkatu iraupena luzatzea lortzen da. Bestalde, produktu berriak lortzeko aukera paregabea eskain -
tzen dute teknika hauek.
Esandakoa esanda, eta gaur egungo arrantza gehiegizkoa dela ikusita, beharrezkoa da balio gehiago ematea bazterkinei
eta gutxiegi erabilitako espeziei. Arrantza ez agortzeko10, arrazoizkoa izateko, beharrezkoa da aipatutako neurriak kontuan
hartzea. Guztion mesederako izango da.

1 baliabide: zerbait lortzeko erabil daitezkeen tresnak, ondasunak, bitartekoak
2 ustiatu: zerbaitetik, landuz, onura edo mozkina atera
3 jabetu: zerbaiten jabe egin, konturatu, ohartu
4 eramangarri: eraman edo aguanta daitekeena
5 bazterkin: bazterrera uzten dena, onartzen ez dena
6 eratorri: zerbait beste zerbaitetik erakarri, deribatu
7 berregituratu: zerbaiti egitura berria eman, berriz egituratu
8 itsatsi: gauza bat beste bati irmoki lotu
9 xerra: zati mehea
10 agortu: ahitu, amaitu

A. Ulermena.


1. Erantzun galdera hauei: (2 p.)


a. FAOren arabera, zenbatekoa da neurriz kanpoko arrantza?
b. Harrapatzen diren arrain guztiak baliatzen dira?
c. Arrantza arrazoizkoa izateko, zer neurri proposatzen dira?
d. Zer da surimia?
e. Zergatik da beharrezkoa bazterkinak hobeto aprobetxatzea?

2. Egin ezazu testu honen laburpena eta azal ezazu zein den gai nagusia. (2 p.)


3. Testuan ageri diren esaldi hauek beste modu batera eman itzazu. Horretarako, parentesi artean erakusten zaizun bidea erabili behar duzu azpimarraturik dagoena beste modu batera adierazteko. Eta ematen duzun ordainak eta testuko esaldiak funtsean adiera bera izan behar dute: (1 p.)


a. Beharrezkoa da neurriak hartzea. (hartu behar)
b. Produktu berriak lortzeko aukera eskaintzen dute teknika hauek. (teknika hauen bidez)
c. Arrantza ez agortzeko beharrezko

B. Idazlana. (5 p.)


Naturak eskaintzen dizkigun baliabideak ez dira mugagabeak. Hala ere, badirudi gizakiok askotan ez dugula hori kontuan hartzen: zabor gehiegi sortzen dugu, natura ez dugu errespetatzen... Eman ezazu, hogei lerrotan, gai honi buruz duzun iritzia.