Hautaprobak prestatzen 11-12 (I)


external image upv-ehu.gif

Dakizuen bezala, Hautaprobak unibertsitatean sartzeko bidea ematen duten gaitasun-probak dira, eta horiek gainditzea derrigorrezkoa da ikasketak unibertsitate publikoan hasi nahi duten bertako zein kanpoko ikasleentzat.
Zorionez edo zoritxarrez, aurtengo Hautaprobak izkinaren bueltan dira! Hainbeste kezka, buruhauste, urduritasun, larrialdi eta estura sorrarazten dizkiguten azterketak hementxe dira ekainaren 9n hasi eta 11ra bitartean. Euskarako proba, dakizuen bezala, ostegunean izango da (azterketen hurrenkera). Gelditzen diren egun hauetan hemendik eta handik ateratakoak errepaso modura ipiniko ditugu.
Ekin diezaiogun gaurkoan azterketa berrituaren egitura eta ezaugarriak berrikusteari. Hasteko, teoria pixka bat:
Proba honen oinarria Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculuma bada ere, egon badaude gaitasunak honelako proba batean neurtu ezinak direnak – ahozko hizkuntzari dagozkionak-. Beraz, proba honetan, irakurmena eta idazmena izango dira helburuen lorpena neurtzeko baliabideak.

GAITASUNAK

Probak honako gaitasunak bermatu nahi ditu:
  • Ikasleak testu argiak eta zehatzak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.
  • Ikaslea gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, kulturaren esparruan, ikasketen esparruan eta aisialdian.
  • Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake ikasleak. Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko.

Probaren ezaugarriei (idatzizko ulermena, idazmena, hiztegia, zuzentasun gramatikala, ortografia, koherentzia eta kohesioa) buruz gehiago jakiteko:

Amaitzeko, garbi izan behar duzue bi eredu izango dituzuela aukeran:

Hautaprobak prestatzen (II)

ARGUDIO TESTUA IDAZTEKO AHOLKUAK:

azterketa
azterketa
Iaz emandako apunteak errepasatzea komenigarria litzateke; dena den, hementxe doa laburpena
Hiru atal nagusi ditu argudio testu batek:

1. SARRERA:

Eztabaidaren aurkezpena egiten da bertan. Batzuetan defendatu nahi den tesiaren aipamena ere egiten da. Atal honek 1go paragrafoa hartzen du eta, Ondorioa paragrafoarekin batera, testuko atalik laburrena da (150 hitzeko testu batean, 3-4 lerro).
  • Gaia testuinguru historiko batean koka daiteke.
  • Gaira hurbiltzeko norberari gertatutakoa erabil daiteke.
  • Galdera erretorikoaren bidez irakurlea gaian sar daiteke.
  • Egungo egoera azpimarra daiteke.
Atal hau idazterakoan erabil daitezkeen esaldi topiko zenbait (oso lagungarri gertatuko zaizkizue):
  • Gaurkotasun/interes handia du gai honek, izan ere...
  • Orain dela ... urte ... . Gaur egun, berriz,...
  • Askoren ustez,...da. Hala ote da benetan?
  • Azaletik/sakonki ezagutzen dut gai hau, urrunetik/hurbiletik ezagutzen dut eta.
Ez ahaztu SARRERATIK GARAPENERA: galdera erretorikoez gainera, sarreraren eta hurrengo paragrafoen arteko jauzia egiteko, lotura bat erabiltzen da gehienetan. Sarreraren azken esaldia izaten da, hau da, sarrera ixten duen nolabaiteko lotura esaldia da. Hona hemen adibide batzuk:
  • Gaia jorratzeko, honako puntuak erabiliko ditugu.
  • Gai hau aztertzerakoan, honako puntuak hartuko ditugu kontuan.
  • Pasa gaitezen, bada, gaia atalez atal garatzera.
  • Baina gatozen harira.

2. GARAPENA:

Argudio testuaren muina da atal hau. Bertan biltzen dira artikulugilearen hipotesiak, jarrerak...; bere ideiak defendatzeko erabiltzen dituen arrazoi guztiak, alegia. Baina, kontuz!, hierarkia baten arabera antolatu behar dira argudioak. Paragrafo bakoitza argudio baten inguruan antolatuta dago, eta ideia eta argudio bakoitzak paragrafo bat hartzen du.


HAINBAT ARGUDIAKETA MOTA

  • Autoritate argudioa: pertsona, elkarte edota erakunde baten iritzia erabiliz, idatziaren tesia sendotzeko erabili ohi dugu argudiatze modu hau. (Munduko zientzialari jakintsuenek diotenez...)
  • Irakurlea eta idazlea talde bereko: idazleak bere pentsaera beste askorena dela agertzen du. Pluraleko lehen pertsona, gu, azpimarratzen da argudiatze mota honetan. (Motorzaleok badakigu kaskoa beharrezkoa dugula...)
  • Adibide bidezkoa: iritziak argiago, ulergarriago eta, aldi berean, pisu handiagoko egiten dituen argudiatzea dugu hau. (Esate baterako, zein gurasok mugatzen du telebista aurreko egonaldia?)
  • Tesien kontrajarpena: norbere eta besteen tesiak eztabaidatuz, arrazoizko tesi bat proposatu bukaeran (Telebista bidez ez omen da ezer ikasten, baina egia da dokumental ederrak ere ematen dituztela). Oso garrantzitsua!!!

TESTUAREN BATASUNA

Testuak barne lotura izateko, elementu hauek erabiliko ditugu:
  • ANTOLATZAILEAK (lokailu-juntagailuak): testua eta arrazonamenduaren haria bideratzen dute. Aukera zabala bada ere, guk, argitze aldera, batzuk baizik ez dizkizuegu emango: ANTOLATZAILEEN ZERRENDA (1), ANTOLATZAILEEN ZERRENDA (2) .
  • ERREFERENTZIA BALIABIDEAK: testuan agertutako elementu bat beste era batera aipatzeko moduak dira. Besteak beste, hauek izan daitezke:
Ordezkapena:

Pronominalizazioa:

3. KONKLUSIO ETA ONDORIOAK:

Argudio testuaren azkeneko paragrafoa hartzen du. Atal honek bi helburu ditu funtsean: batetik, testuan zehar garatutako ideia nagusia(k) laburbildu, eta, bestetik, ondorio batzuk atera. Erabil daitezkeen zenbait lokailu-juntagailu: beraz, hortaz, aurreko guztia laburbilduz, honako ondorioak atera daitezke, amaitzeko...

4. AZKEN AHOLKUAK:

  • Tintaz idatzi eta letra ulergarria egin.
  • Marjinak eta paragrafo arteko zuriuneak zaindu.
  • Ortografia zaindu.
  • Idatzitakoa errepasatu.
  • Ondo irakurri galderak eta eskakizunak.

Argudio testua idazteko aholkuak laburturik:

  • Ondo pentsatu idazten hasi aurretik
  • Eskematxoa egin argudioekin
  • Hiru atal hauek izango ditu: sarrera, garapena, konklusioa edo ondorioak.
    • Paragrafoak. Atalak paragrafotan bereiziko dira: paragrafo bakoitza ideia baten inguruan antolatuko da; ideia batek osatuko du paragrafo bakoitza. Testuaren eta paragrafoen arteko batasuna zaintzeko, unitatean zehar erabilitako testu-antolatzaileak hautatuko dira.
    • Lokailu-juntagailuak. Ideiak aurkezteko, gehitzeko, kontrako arrazoiak emateko edota ondorioak ateratzeko unitatean landutako lokailuez baliatuko zara: lehenik eta behin; beste aldetik; gainera; adibidez; azkenik; beraz...

Hautaprobak prestatzen (III)


Zenbait gomendio, euskarazko azterketako idazlana hobeto egiteko

  • ivap
    ivap
    Gauza jakina da azterketa bat gainditzeko ez dagoela errezeta magikorik, eta are gutxiago, hizkuntzaren ezagupena egiaztatzeko azterketa baldin bada. Hala ere, EGA, hizkuntza eskakizunak eta horrelako probak egin behar diren bakoitzean, lagun pilo batek jotzen du irakasle, aztertzaile eta adituengana aholku bila: “Aizu, nola idatzi behar dut aprobatzeko?" Bada, oraingoan, gauza bera egin dugu geuk. Aztertzaile horiekin harremanetan jarri eta euren gomendioak jaso. Ea baten bat baliagarri gertatzen zaizun. Joseba Lozano (HAEEko administrazioko hizkeraren arduraduna, Administrazioa Euskaraz)

1. Azterketa behar bezala prestatzeko komenigarria izaten da aldez aurretik kalitatezko testuak euskaraz irakurtzea. Ikusi nola aritzen diren idazle onak, aztertu beraien idazkera, eta buruan gorde gehien gustatzen zaizkizun egiturak, hitzak eta esamoldeak.
2. Praktikatu behin eta berriro, eta, ahal izanez gero, azterketaren baldintzak errespetatuz (denbora, luzera...). Gero, aberasgarria izan daiteke dakien bati testua ematea eta zuzentzeko eskatzea.
3. Banatu denbora, hiru ekintza hauek kontuan izanik: eskema, idazlana bera eta zuzenketa. Eskaini aldi bakoitzari merezi dituen minutuak.
4. Eskema egiten emandako denbora ez da lan alferra; izan ere, eskema on batek gaiaren garapen egokia ziurtatzen du, eta inprobisazioa baztertzen. Bestela, ideiak agortu, eta agindutako lerroak idatzi nahian, noraezean ibiliko gara eta betelanean hasiko.
5. Irakurri arretaz azterketako oharrak, baina ez kopiatu hitzez hitz argibideetako esaldiak eta adibideak.
6. Idazten hasi baino lehen pentsatu ondo zein den idazkiaren helburua (informazioa ematea, zerbait eskatzea, konbentzitzea...), zein eragin sortu nahi duzun irakurleengan (harritzea, zure aldeko bihurtzea...), nolako tonua erabiliko duzun (formala...) eta abar.
7. Eginahalak egin euskaraz pentsatzeko, eta ez gaztelaniaz. Egizu kontu gaia ahoz azaldu behar duzula, hizketan. Horrek izan behar du zure abiapuntua, eta hortik aurrera, nahi duzun bezala apaindu idazlana, beti ere, euskal diskurtsoan oinarriturik.
8. Komunikagarritasunak izan behar du gure helmuga. Aztertzaileak behin bakarrik irakurri beharko luke esaldi bakoitza; hortaz, ez luke zertan ibili saltoka esanahiari antzemateko. Hori dela-eta, testua zuzentzerakoan kontuan izan behar dugu guretzat argi eta garbi adierazita dagoena irakurlearentzat ilunagoa izan daitekeela. Beraz, zalantzarik badago, hobe berridaztea.
9. On da papera aurreztea, baina utzi arnasten testuari. Marjinak eta zuriuneak eskertzekoak dira, gutxiago idazteko aitzakia gisa hartzen ez badira, behintzat.
10. Idazlanaren azken lerroaldearekin agur egiten diozu aztertzaileari. Presaka ibili arren, testu bat ezin da edozein modutan amaitu. Ahalegindu zaitez, beraz, zure idazlanari nolabaiteko betetasuna ematen.
11. Idatzian aurrera egin ahala, kontzentrazioa galdu egiten da askotan, eta, horren ondorioz, akatsak pilatu egiten dira bukaeran. Eutsi kontzentrazioari, izan ere, hasiera onek ez dute ezertarako balio, behin erdialdera helduta hanka-sartze guztiak biltzen badira.
12. Idazten ari zarela, aukeratu hitz egokiak eta zehatzak, azaldu nahi duzuna adierazteko (sinonimoak...).
13. Gehienez ere 20-25 hitzeko esaldiak idaztea komeni da ideiak jorratzeko. Edozein modutan ere, monotonia hausteko, esaldi luzexeagoak eta laburtxoagoak tartekatu, erritmoarekin jokatuz.
14.Testuaren baitan perpausek elkarri uztarturik egon behar dute; eta lerroaldeen artean ere halako lotura bat beharrezkoa da, horrek bideak urratzen baitizkio ideien garapenari.
15. Arestian esan dugu idazten hasi aurretik garbi izan behar dugula zein den gure helburua eta baita testuan barrena erabiliko dugun tonua ere. Hori horrela, zenbait idazki formaletan tokiz kanpo egon daitezke honelako esamoldeak: kristona, demasa...
16. Egitura batzuk, nahigabe, errepikatzeko joera daukagu, eta testuak -(e)larik, -z, bait eta horrelakoez betetzen dira. Azterketa egin baino lehen, aztertu zein diren zure errepikapenak eta saiatu kontrolatzen eta parekoak bilatzen.
17. Aztertzaileak ezin du jakin zuk esaldi bat izan duzula buruan eta ez duzula asmatu behar bezala idazten. Ideia bat emateko modu asko dago, eta bide batetik abiatuta irteerarik aurkitzen ez baduzu, atzera bueltatu eta berridatzi beste era batera. Azken batean, zeuk kontrolatu behar duzu arriskua eta, beraz, idazkia; ez alderantziz.
18. Amaitzeko hamar edo hamabost minutu falta direnean hasi zaitez zuzentzen, eta ahal dela, modu sistematikoan (ortografia, joskera...).
19. Arreta handiz begiratu aztertzaileek ere arreta handiz begiratuko dituzten gauzak (ergatibo markak, pluraltzaileak....), edota etxean edo klasean egiten dituzun idazlanetan gehien errepikatzen dituzun akatsak (ergatibo pluralak, erlatibozko esaldiak eta konpletiboak nahastu...).
20. A!, ez ahaztu: aldaketa bat egiten duzun bakoitzean, begiratu ea nahi gabe arazoren bat sortarazi duzun komunztaduran. Aholkuak aholku, hona hemen azken gomendio bat, programatik kanpokoa, baina, nire ustez, garrantzitsuena: gozatu idazten eta idatzi gozatuz. Azterketa batek egoera larrian jartzen bazaitu ere, ez ibili estu eta larri: saiatu aztertzaileei erakusten zein ondo idazten dakizun.
Aholku guztiak irakurtzeko, klikatu hementxe. Hurrengoan puntuazioa errepasatuko dugu.

Hautaprobak prestatzen (IV)


PUNTUAZIOA

Gaurkoan, puntuazio arauak berrikusiko ditugu (jatorria: azpidazki).

KOMA (,)

Pausa laburra adierazten du. Honako kasuetan erabiltzen da batik bat:

Enumerazioetan.

  • Esaldian funtzio bera duten segidako elementuen artean eta tarteko lokailurik ez dagoenean.

Perpaus konplexuetan.

  • Menpeko esaldia eta nagusia bata bestearen segidan datozenean, tartean inolako lotura-hitzik gabe.

  • Esaldiaren hari nagusia hausten duten osagaietan, baita aposizioetan ere.

  • Deiki edo bokatiboa bereizi behar denean.

  • Ondoko terminoek ere koma behar dute: hau da, hots, esate baterako,azkenik, hala ere, adibidez, dena den, izan ere, beraz...

  • Ez jarri koma bakarra subjektuaren eta aditzaren artean.
*Itzulpengintza juridiko-administratiboa, hizkuntz normalizaziorako ahaleginen ondorioa da.
  • Hala ere, betegarri edo osagarria sartuz gero, badaukagu subjektuaren eta aditzaren artean komak jartzea.

PUNTU ETA KOMA (;)

Komak baino pausaldi luzexeagoa adierazten du.
  • Ideien unitate logiko bereko bi klausula independenteren artean jartzen da.

  • Ideia beraren bi alderdi desberdin adierazten dituzten bi klausulen artean.

  • Komaz mugatutako parteen barruan beste komaren bat sartzean.

BI PUNTU (:)

Bi puntuek ere pausaldi luzea adierazten dute. Honako kasuetan erabiltzen da, batik bat:
  • Norbaiten edo nonbaiteko hitzak bere horretan testura ekartzen direnean.

  • Ondorengoa aurrekoaren argibide edo adibide dela adierazteko.

  • Orduetan.

PUNTUA (.)

Puntuak esaldiaren azkena markatzen du. Pausa osoa adierazten du. Honako kasuetan erabiltzen da:
  • Zentzu osoa duen periodoaren bukaeran. Paragrafoaren amaiera markatzen duenean, puntu eta aparte egiten da.


  • Laburduretan: adib. ("adibidez" irakurriko da); etab. ("eta abar"). Baina ez kontzeptu, magnitude, unitateak eta abar adierazteko jartzen diren ikurretan: m, kg, eta $...
  • Zenbakien ondoren, "-garren"-en ordez.

ETEN-PUNTUAK (...)

  • Enumerazioa edo esan nahi denaren zentzua irekia uzteko modua da.

  • Aipuetan, osorik ematen ez direnean.

  • Isildu nahi duguna tartean geratzen bada, parentesi artean paratuko ditugu eten puntuak.

GALDERA-IKURRA (?)

  • Galdera-ikurra galdera-esaldiaren bukaeran baino ez da idazten.

harridura
harridura
HARRIDURA-IKURRA (!)

  • Harridura-ikurra esaldiaren bukaeran bakarrik idazten da.

  • Harridura ez ezik, beste ñabardura batzuk adierazteko ere erabiltzen da, hala nola, agindua, kexua, etab.

PARENTESIA [()]

  • Bidenabar zerbait aipatu nahi edo daturen bat tartekatu nahi denean erabiltzen da parentesia.

MARRA LUZEA (–)

  • Parentesien antzera, datu edo argibideren bat tartekatzeko marrak erabiltzen dira.

MARRATXOA (-)

  • Elkarrizketetan.

  • Izen arrotzei atzizkia eransten zaienean.

  • Lerroz aldatzean, hitzak zatituta geratzen direnean (Euskaltzaindiak hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du; adibidez, bur-tsa, guk, lan-gi-le-rik...).
  • Hitz elkartuetan (ez beti; batzuetan aukerakoa da). Ikus araua.

KOMATXOAK (" ")

  • Norbaitek esana edo idatzia hitzez hitz jaso nahi denean komatxo artean jartzen da.

  • Era berean, komatxo artean idazten dira lan artistikoen izenburuak, liburu eta artikuluenak, izengoitiak, beste hizkuntzetatik hartutako terminoak edo ironiazko zentzuan erabiltzen diren hitzak.

Hautaprobak prestatzen (V)


Hautaprobetako edozein atal ondo egin duzun jakiteko, ezinbestekoa da idatzi ondoren hausnarketa egitea, hots, autoebaluazioa burutzea. Horretarako, oso garrantzitsua da zuzentzaileak kontuan izango dituen hainbat puntu zuk zeuk ere aintzat hartzea, horrela baino ez baituzu jakingo bide onetik zoazen ala zugandik espero denetik erabat urrunduta zabiltzan.
Bada, autoebaluazioa nahitaezko tresna izanik, hurrengo egunetan hausnarketaren bidea urratzeko hainbat txantiloi edo ideia bilduko ditut. Hasteko, hementxe duzu idazlanaren atala neurtzeko aztertzaileak erabil dezakeen gutxi gorabeherako eredua. Kontuan izan autoebaluazio txantiloi hau argudio testu baterako pentsatutakoa dela; dena den, dakizun bezala, bestelakorik ere eska dezakete.
Idazlana amaitzen duzunean, hartu minutu batzuk zeure buruari ondorengo galderak egiteko. Arloren batean huts egin duzula ohartuz gero, atzera egin eta aldatu beldurrik gabe.

IDAZLANAREN AUTOEBALUAZIOA

Zer kontatu dut? (mamia)

BAI
EZ
EZ DAKIT
Idazlanean iritzia agertzen saiatu al naiz? Eta garbi adierazi al dut? Arrazoirik erabili al dut? Zer eratakoak? Ideiarik errepikatuta ageri al da?



Egitura garbia al dauka idazlanak?



Idazlanaren hasiera eta amaiera egokiak al dira?



Kontatu dudana gustagarria izan daiteke besteentzat? Interesgarria? Egokia?



Nola kontatu dut? (Azala)

Arreta berezia ipini dut zuzen idazteko?

Ortografia



Puntuazio markak



Sintaxia



Lexikoa



Deklinabidea



Aditza



Txukun idatzita al dago?

Letra



Ezker/eskuin, goi/beheko tarteak



Lerroak



Paragrafoak



Egoki idatzita al dago?

Ideien lotura



Ideien ordena



Paragrafoen antolaketa



Hizkera (tonua, adierazkortasuna, erregistroa...)



Oharra: goiko txantiloia Ibaizabalen Euskara eta Literatura, Batxilergoa 2. maila, Selektibitatea testuliburutik hartu eta egokitu dut.

Hautaprobak prestatzen (VI)


Dakizun bezala, ulermena da azterketako lehenengo atala. Bertan, emandako testuari buruzko galderak egiten dira. Erantzunetatik testua ulertu dela aditzera ematen baduzu, puntuazio gorena emango zaizu galdera bakoitzean. Lau galdera direnez, bakoitzari 0,5 puntu dagozkio. Atal honen inguruan gelan esandakoa berrikusi nahi baduzu, joan irakurri eta erantzun atalera.
Amaitzeko, egiaztatu urrats guztiak ondo eman dituzula. Hementxe duzu autoebaluaziorako txantiloia:
ULERMENAREN AUTOEBALUAZIOA
Erantzuten hasi aurretik
BAI
EZ
Gutxienez bi irakurketa egin ditut: bizkorra eta arretatsua.


Ulertzen ez ditudan hitzak azpimarratu edo markatu ditut.


Testuko informazioa aztertu dut eta alboan labur-labur egilea zertaz mintzatzen den ipini dut.


Ulermen galderak irakurri eta erantzuna non egon daitekeen begiratu dut.


Testua eta galderak ondo ulertu ditudala egiaztatu dut.


Erantzuna idatzi aurretik, bi aldiz pentsatu dut.


Erantzutean
Galdegaia zaindu dut.


Erantzun zuzena ematen ez bada, inferitu egin dut.


Galderaren erantzun osoa eman dut, hau da, galderari zuzenean erantzuten dioten datu guztiak biltzeko ahalegina egin dut.


Balorazioak saihestu ditut.


Erantzun ondoren
Idatzitakoa berrirakurri dut eta, hala behar izan denean, aldaketak egin ditut.



Hautaprobak prestatzen (VII)


Atal honetan emandako testuaren laburpen txiki bat egiteko eskatzen da eta gaia zein den esateko. Lan hori txukun egiten baduzu (ideia funtsezkoak emanaz eta testuaren nondik norakoez jabetu zarela erakutsiz), bi puntu emango zaizkizu, gramatika oker nabarmenik ez baduzu, behintzat. Beraz, sintesi gaitasuna neurtuko da. Era berean, zuzentasuna eta koherentzia ere kontuan hartuko dira. Akats larriak zigortuko dira.
Behin baino gehiagotan azaldu dugu laburpena egiterakoan zer zaindu (jarraitu aurreko lotura esandakoa errepasatzeko). Bestalde, hementxe dituzu gaia eta laburpenaren autoebaluazioa egiteko fitxak.

GAIA

1. Asmatutako gaiak testuaren muina jasotzen du, alferreko elementurik gabe.
BAI
EZ
2. Esanguratsua izateko, nire gaiari ez zaio elementu garrantzitsurik falta.


3. Ulergarria da.


4. Irakurri ez duenak testuaren zentzua atzemango du gai honi esker.


5. Ez dut irudi edo metaforarik gaitzat hartu.


6. Luzera egokia du: ahalik eta hitz gutxien erabili dut.



LABURPENA

1. Argi eta garbi adierazita dago gai nagusia zein den.
BAI
EZ
2. Funtsezko ideia guztiak jaso ditut.


3. Hari nagusiarekin zerikusirik ez zutenean, osagarri, adibide eta txikikeria guztiak baztertu ditut.


4. Zehatz egituratuta dut testua, neure erara, artikuluaren ordena orpoz orpo jarraitu gabe.


5. Ez dut ezer errepikatu.


6. Ideia eta paragrafoak ongi uztartu ditut.


7. Lotura hizkiak (hala ere; hau da; adibidez; beraz…) erabili ditut testuari kohesioa emateko.


8. Artikuluaren berri izan gabe, irakurle batek erraz uler dezake nire laburpena.


9. Testuan aipatzen direnak laburtu ditut, neure iritziak gehitu gabe.


10. Luzera: laburpena eskatutakora egokitu dut.



Hautaprobak prestatzen (VIII): azken aholkuak


Eguna iritsi da eta hauxe izango duzue berrikasketarako azken mezua. Gogoan izan gelan esandako guztia:
1. Irakurri testua bizpahiru aldiz. Ez hasi ezer erantzuten testua bi aldiz irakurri arte.
2. Galde-erantzunak:
  • Galdegaia kontuan izan.
  • Ez idatzi zentzurik ez duen ezer.
  • Irakurri erantzuna galdera aurrean izango ez bazenute bezala eta ziurtatu zentzu osoa duela (subjektua, osagarriak eta aditza).
  • Erantzun diozue galderari?
3. Gaia:
  • Gaiaren bidez, egilea zertaz mintzatzen den adierazi behar da, ahalik eta hitz gutxien erabiliz.
  • Ez dadila izan ez orokorregia ezta zehatzegia ere.
  • Ahal dela aditzarik ez erabili (gehienera jota, aditz nominalizatuak: etortzea, sortzea...)
  • Irudiak, sinboloak edo metaforak ez ditugu gaitzat hartuko; izan ere, norbaiti testua horri buruzkoa dela esango bagenio, ez luke testuaren nondik norakoaren arrastorik ere izango.
4. Laburpena:
Laburpena idazten hasi aurretik, paragrafo bakoitzaren aldamenean ideia nagusia jarri. Ideia nagusi horien bildumak emango dizue laburpen egokiena. Lokailuak erabili ideia nagusi horiek euren artean uztartzeko (ez idatzi esaldi solteak bata bestearen atzetik, inongo loturarik gabe).
5. Esaldiak moldatu:
Ondo pentsatu lotu beharreko esaldi horien artean zer nolako erlazioa dagoen (aurkaritzakoa, ondoriozkoa, kausazkoa...) eta horren baitan erabaki zein lokailu erabili. Puntuazioa zaindu (puntu eta koma, koma...)
Ariketak egin nahi badituzu, egin klik hemen.
6. Idazlana:
Egizu gidoi bat idazten hasi aurretik. Egitura erabakitzean, pentsatu gidoian zerrendatutako ideiak zenbat paragrafotan garatuko dituzun. Paragrafo gehiago edo gutxiago erabiliz antolatuko duzu testua, baina, ahalegindu zaitez, paragrafo bakoitzean elkarrekin lotura daukaten ideiak biltzen. Izan ere, ondo antolatzen ez baduzu, ideia bat paragrafo bitan banatuta gera dakizuke, edota paragrafo berean lotura gutxidun ideiak bilduta gera dakizkizuke. Kontuan har ezazu, gidoitik aukeratutako ideiak elkarrekin ondo lotzen badituzu, irakurleari informazioa ordenatu egingo diozula, eta irakurtzean hariari errazago jarraitu ahal izango diola. Horretarako, ideiak antolatzeko, elkarrekin lotzeko eta hariari ondo eusteko, pentsatu zer lotura eta zer antolatzaile (1 eta 2) erabiliko dituzun.

Informazio gehiago nahi baduzue, joan gure wikira.

Errepasoa laburrean:
Dakizuen bezala, Hautaprobak unibertsitatean sartzeko bidea ematen duten gaitasun-probak dira, eta horiek gainditzea derrigorrezkoa da ikasketak unibertsitate publikoan hasi nahi duten bertako zein kanpoko ikasleentzat.
Aurtengo Hautaprobak izkinaren bueltan dira. Hainbeste kezka, buruhauste, urduritasun, larrialdi eta estura sorrarazten dizkiguten azterketak hementxe dira, ekainaren 10ean hasi eta 12ra bitartean. Euskarako proba, dakizuen bezala, azken egunean izango da, ostiralean.
Azken urteetan, euskarako azterketa ahalik eta ongien egin dezazuen, hainbat aholku eta iradokizun argitaratu dugu. Hementxe dituzue, errepaso modura, horiek guztiak bilduta:
  1. Azterketaren egitura eta ezaugarriak
  2. Argudio testua idazteko aholkuak
  3. Zenbait gomendio euskarazko azterketako idazlana hobeto egiteko
  4. Puntuazioa
  5. Idazlanaren autoebaluazioa
  6. Galde-erantzunen autoebaluazioa eta kontuan izan beharrekoak
  7. Gaia eta laburpena
  8. Azken aholkuak
Hautaproben inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, jo ezazue ondorengo gunera: euskaljakintza hautaproba. Bertan, atalez ataleko prestaketa, egindako ereduak eta bestelako laguntza topatu ahal izango duzue.
Zorte on! ;-)

Azken aholkuak (orain bai, benetan)


1. Irakurri testua bizpahiru aldiz. Ez hasi ezer erantzuten testua bi aldiz irakurri arte.
2. Galde-erantzunak:
  • Galdegaia kontuan izan.
  • Ez idatzi zentzurik ez duen ezer.
  • Irakurri erantzuna galdera aurrean izango ez bazenute bezala, eta ziurtatu erantzunak zentzu osoa duela (subjektua, osagarriak eta aditza).
  • Erantzun diozue galderari?
  • Ahal den neurrian, saiatu erantzuna bi zatitan ematen (erantzuna bera eta azalpen txiki bat).
3. Gaia:
  • Gaiaren bidez, egilea zertaz mintzatzen den adierazi behar da, ahalik eta hitz gutxien erabiliz.
  • Ez dadila izan ez orokorregia ezta zehatzegia ere.
  • Ahal dela aditzarik ez erabili (gehienera jota, aditz nominalizatuak: etortzea, sortzea…)
  • Irudiak, sinboloak edo metaforak ez ditugu gaitzat hartuko; izan ere, norbaiti testua horri buruzkoa dela esango bagenio, ez luke testuaren nondik norakoaren arrastorik ere izango.
4. Laburpena:
Laburpena idazten hasi aurretik, paragrafo bakoitzaren aldamenean ideia nagusia jarri. Ideia nagusi horien bildumak emango dizue laburpen egokiena. Lokailuak erabili ideia nagusi horiek euren artean uztartzeko (ez idatzi esaldi solteak bata bestearen atzetik, inongo loturarik gabe).
5. Esaldiak moldatu:
Ondo pentsatu lotu beharreko esaldi horien artean zer-nolako erlazioa dagoen (aurkaritzakoa, ondoriozkoa, kausazkoa…) eta horren baitan erabaki zein lokailu erabili. Kontuz! Ohikoena lokailuak azaltzea bada ere, juntagailuak edo menperagailuak ere atera daitezke (ikus **//Perpaus elkartu motak//**). Puntuazioa zaindu (puntu eta koma, koma…)
Ariketak egin nahi badituzu, egin klik hemen.
6. Idazlana:
Egizu gidoi bat idazten hasi aurretik. Egitura erabakitzean, pentsatu gidoian zerrendatutako ideiak zenbat paragrafotan garatuko dituzun. Paragrafo gehiago edo gutxiago erabiliz antolatuko duzu testua, baina, ahalegindu zaitez, paragrafo bakoitzean elkarrekin lotura daukaten ideiak biltzen. Izan ere, ondo antolatzen ez baduzu, ideia bat paragrafo bitan banatuta gera dakizuke, edota paragrafo berean lotura gutxidun ideiak bilduta gera dakizkizuke. Kontuan har ezazu, gidoitik aukeratutako ideiak elkarrekin ondo lotzen badituzu, irakurleari informazioa ordenatu egingo diozula, eta irakurtzean hariari errazago jarraitu ahal izango diola. Horretarako, ideiak antolatzeko, elkarrekin lotzeko eta hariari ondo eusteko, pentsatu zer lotura eta zer antolatzaile (1 eta 2) erabiliko dituzun.
Informazio gehiago nahi baduzue, joan gure wikira.