Testua eta galderak ulertzeko:


1. Testua irakurri:

Bi irakurketa egingo ditugu:

  • Irakurketa bizkorra:
Irakurketa horrek testuari hurbiltzeko balioko dizu, testuari buruzko ideia orokorra jasotzeko. Horrela, adibidez, era honetako informazioa jaso dezakezu: testua zeri buruzkoa den, iritzirik biltzen den ala ez, izenburuak zer pista ematen digun, nork eta zer helbururekin idatzia izan ote den...
Argi eduki lehen irakurketaren helburua ez dela hor aipatutako informazio guztia deskubritzea, testuarekin lehen kontaktu bat izatea baizik. irakurlearen arabera eta testuaren arabera, lehen irakurraldian gauza batzuk edo besteak ikusiko ditugu.
  • Irakurketa arretatsua:
Irakurraldi honen helburu nagusia informazioguneak ateratzea da, paragrafo bakoitzean zein ideia biltzen diren jakiteko. Irakurraldi horretan azpimarratu edo markatuko dituzu ulertzen ez dituzun hitzak, esapideak...
Bigarren irakurketan, era honetako informazioa deskubritzea komeni da:

||
  • Norako idatzi du egileak?
  • Zer kontatu nahi du?
  • Zer girotan eta zer garaitan idatzia da?
  • Nola kontatzen du? Zer tonutan eta zer jarrerarekin idatzi du? Sentimendurik agertzen al du?
  • Zuk gaiaz zenekiena kontuan hartuz, ezer berririk kontatu al dizu? Aurrez zenekien ezer?
  • Testuan zer da nagusi: iritzia, gogoetak, datuak, ekintzak...?

2. Galderak irakurri:


Ulermen galderak irakurri eta erantzuna non egon daitekeen begiratu, kontuan edukiz era askotara aurki dezakezula erantzun hori testuan: erantzuna testuan bertan ageri bada, aztertu dena segidan ageri den edo testuan zehar zatika ageri den. Hala bada, lotu beharra izango duzu.