BIZI-ITXAROPENA
Selektibitatea 2002
Euskara eta Literatura (Azterketa /UZTAILA)

“Bizi-itxaropena mugara iristen ari al da?” Galdera honekin hasten dute Jim Oeppen eta James W. Vaupel ikertzaileek duela aste batzuk Science aldizkarian argitaratu duten kakazirria nik daukat gogoa demografiari buruzko artikulua. Beren ondorioak honela laburbiltzen dituzte: "Askok hala uste dute, baina datuek besterik erakusten dute". James W. Oeppenek Populazioaren historia irakasten du Cambridgeko Unibertsitatean; James Vaupel, berriz, Max Planck Demografia Institutuko kidea

Hona hemen lehen datua: bizi-itxaropena urteko hiru hilabete igo da azken 160 urteetan, bizi-itxaropen handiena duten herrialdeetan. 1840an Suediako emakumeek 45 urteko bizi-itxaropena zuten; egun, aldiz, Japoniako emakumeena –berau da handiena– 85 urtekoa da. Munduko bizi-itxaropenaren batez bestekoa, berriz, bikoiztu1 egin da azken bi mendeetan: 25 urte eskasetatik gizonetan 65 eta emakumeetan 70 urtera pasatu da.

“Bizi-itxaropenaren gorakada izugarria lineala izan da azken 16 hamarkadetan, bai emakumeetan, baita gizonetan ere”, diote harrituta Oeppenek eta Vaupelek. “Badirudi bizi-itxaropena ez dela ari mugara hurbiltzen. Muga egongo da”, dio Oeppenek “baina ez dakigu non dagoen. Oraindik ez gara iritsi. Mugatik gertu2 egongo bagina, Japoniako emakumeen bizi-itxaropena oso motel hasiko litzateke, baina ez da hori gertatzen”.

Oeppen eta Vaupelek aurreikusten dutenez, joera hori etengabekoa3 da eta, egonkorra denez gero, logikoa litzateke horrela segitzea, hau da, bizi-itxaropena bi urte eta erdi inguru igotzea hamarkada bakoitzean.

Hala ere, betikotasunetik urrun gaudela aitortzen dute. Bizi-itxaropenaren urteroko gorakada apalak ez dira inoiz iritsiko hilezkortasunera4. Ehun urte betetzea, ordea, arrunta izango dela diote.

Oeppen eta Vaupelek diotenez, bizi-itxaropenak mugak dituela sinesteak agintarien erabakietan badu eragina, bizi-itxaropenaren aurreikuspenak erabiltzen baitira etorkizuneko pentsioak, osasun laguntzak eta hainbat behar sozial aurreikusteko. Bizi-itxaropenaren urte batzuetako hazkundeak sekulako aldaketak eragiten ditu pertsona zaharren eta oso zaharren kopuruan, etorkizuneko beharrak izugarri handituz. Gaur egungo joerak jarraituz gero, Ameriketako Estatu Batuetako emakumeen bizi-itxaropena 92,5 eta 100,5 urteren artean egongo da 2070ean, Gizarte Segurantzak aurreikusitako 83,9 urteak baino dezente gehiago.
_

1 bikoiztu: bi aldiz handiago egin
2 gertu: hurbil
3 etengabeko: etenik ez duena, jarraitua dena
4 hilezkor: ezin hil daitekeena (hilezkortasun: hilezkor denaren nolakotasuna)
5 hazkunde: haztea, handitzea
_

A. Ulermena.


1. Erantzun galdera hauei: (2 p.)


a. Zein da Oeppen eta Vaupelen artikuluaren gaia?
b. Hilezkortasunera iritsiko al gara inoiz?
c. Nolako eragina du agintarien erabakietan bizi-itxaropenaren gorakadak?
d. Non dute bizi-itxaropen handiena, Japonian ala Estatu Batuetan?
e. Estatu Batuetako Gizarte Segurantzak nolako bizi-itxaropena dauka aurreikusita?

2. Azal ezazu zein den testu honen gaia. Egin laburpen bat. (2 p.)


3. Eman itzazu beste modu batean testuan ageri diren azpimarratutako esaldi horiek. Horretarako, parentesi artean ematen zaizun hitza (forma horretantxe) erabili behar duzu, esaldia beste modu batera adierazteko. Eta ematen duzun ordainak eta testuko esaldiak funtsean adiera bera izan behar dute (1 p.).


a. “Bizi-itxaropena mugara iristen ari al da?” Galdera honekin hasten dute Jim Oeppen eta James W.Vaupel ikertzaileek beren artikulua (den)
b. Badirudi bizi-itxaropena ez dela ari mugara hurbiltzen (dirudienez)
c. Gaur egungo joerak jarraituz gero, Ameriketako Estatu Batuetako emakumeen itxaropena 92,5 eta 100,5 urteren artean egongo da 2070ean (ba…)

B. Idazlana. (5 p.)


Azal ezazu, hogei lerrotan, bizi-itxaropenean gertatzen ari den aldaketez duzun iritzia: nora goazen, gizartean gertatzen diren aldaketak (zaharrak gero eta ugariago, esaterako), pentsioen arazoa; hirugarren munduan eta lehen munduan gauzak nola diren, eta abar.