1.- ALDAKETEN JUSTIFIKAZIOA.
Azaroaren 14ko 1892/2008 Dekretuak (BOE 24-XI-2008) arautu ditu
unibertsitatera sartzeko baldintzak.
Hautaproba hauen helburua ikaslearen heldutasuna, Batxilergoan lortu dituen
gaitasunak eta ezagupenak eta unibertsitateari dagozkion ikasketak egiteko
gaitasuna objetiboki baloratzea da.
Batxilergoari dagokionez, erreferentea, otsailaren 3ko 23/2009 Dekretua,
(EHAA 2009-02-27) Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculuma ezartzen
duena da. Beraz, bertan zehazten diren gaitasunak eta ezagupenak izango dira
USHParen oinarria.
2.- AZTERKETAREN DESKRIBAPENA
Proba honen oinarria goian aipaturiko Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta
Literaturaren curriculuma bada ere, egon badaude gaitasunak honelako proba
batean neurtu ezinak direnak – ahozko hizkuntzari dagozkionak-. Beraz, proba
honetan, irakurmena eta idazmena izango dira helburuen lorpena neurtzeko
baliabideak.
GAITASUNAK
Probak honako gaitasunak bermatu nahi ditu:
· Ikasleak testu argiak eta zehatzak sor ditzake gai askori buruz, eta gai
da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera
bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.
· Ikaslea gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu
nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, kulturaren
esparruan, ikasketen esparruan eta aisialdian.
· Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta
koherenteak osa ditzake ikasleak. Esperientzien, gertaeren, nahien eta
asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur
arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko.
2
PROBAREN EZAUGARRIAK:
IDATZIZKO ULERMENA:
· Gai da gaur eguneko gaiei buruzko artikuluak irakurtzeko, egileak jarrera
jakin bat edota ikuspuntu berezia erakusten duenean.
· Gai da gaur eguneko literatura-testuak irakurtzeko.
· Gai da egileek beren jarrera edo ikuspegiak agertzen dituzten gaur
egungo auziei buruzko artikuluak ulertzeko.
· Gai da argudio-testuen ondorio nagusiak identifikatzeko.
· Gai da aurkezten den auziaren trataeraren argudio-ildoaz jabetzeko.
IDAZMENA:
· Gai da bere intereseko gai askoren inguruan, testu argiak eta zehatzak
idazteko.
· Gai da idazlan bat egiteko, informazio jakin bat adieraziz edota iritzi
baten aldeko edo kontrako arrazoiak emanez.
· Gai da gutunak idazteko, gertaerei eta esperientziei ematen dien
garrantzia nabarmenduz.
· Gai da bere esperientziekin lotura duten gaiei buruzko testu argiak
idazteko, zenbait iturritako informazioa eta argudioak laburtuz eta
ebaluatuz.
· Gai da benetako edo irudizko gertaerei eta esperientziei buruzko azalpen
argiak eta ongi egituratuak idazteko, ideien arteko lotura adieraziz eta
aukeratutako literatura-generoaren arauei jarraituz.
· Gai da bere inguruarekin lotura duten gaiei buruzko idazlan argiak eta
zehatzak idazteko.
· Gai da esperientziak kontatzeko, sentimenak eta erreakzioak adieraziz
testu erraz eta ongi egituratuetan.
· Gai da gertaera jakin baten deskribapena idazteko, adibidez berriki
izandako bizipen batena, benetakoa izan nahiz irudizkoa izan.
· Gai da arazo batean aplika daitezkeen ideiak edo soluzioak ebaluatzeko.
· Gai da idazlanak sortzeko, argudio bat garatuz, ikuspegi jakin baten alde
edo kontra eginez eta zenbait aukeraren alde onak eta txarrak azalduz.
· Gai da hainbat iturritako informazioa eta argumentuak laburtzeko.
3
HIZTEGIA:
· Eguneroko bizitzako gai gehienei buruz jarduteko adinako hiztegia du,
adibidez familiari, zaletasunei eta interesei, bidaiei eta gertaerei
buruzkoa.
· Oinarrizko hiztegia ongi ezagutzen du. Akats txikiak egin arren, hauek
ez dute ulergarritasuna eragozten.
ZUZENTASUN GRAMATIKALA
· Ikasleak kontrol gramatikal ona du; oraindik ere akats txiki batzuk egin
ditzake tarteka, sistematikoak ez direnak. Ez du gaizki ulertuak sortzeko
moduko akatsik egiten.
ORTOGRAFIA
· Idazlanean, ulergarri izan ohi den idazketa jarraitua ekoizten du.
· Ortografia eta puntuazioa zehatz eta erraz ulertzekoak dira.
KOHERENTZIA ETA KOHESIOA:
· Gai da elementu labur, konkretu eta bakunak lotuz, sekuentzia
kohesiodun eta lineal bat sortzeko.
· Gai da ideien arteko lotura garbi adierazteko, perpausak lotzeko testu
antolatzaile eta lokailu erabilienez baliatuz.