HELBURUAK

  1. Testu baten gaia adierazteko teknika landuko dugu.
  2. Ideia nagusiak antzematen ikasiko dugu.
  3. Ideia nagusien bidez testuko gaia ateratzen ikasiko dugu.

URRATS METODOLOGIKOAK

  1. Selektibitatean azaldutako testu bat izango dugu abiapuntu.
  2. Ikasle ezberdinak emandako hainbat gairen egokitasuna eta desegokitasuna aztertu eta arrazoitzen saiatuko gara.
  3. Testu baten ideia nagusiak ateratzeko zein urrats eman behar diren ikasiko dugu.
  4. Adibide zehatzak aztertuko ditugu: ideia nagusien zerrenda egoki bat eta ideia nagusien zerrenda desegoki bat.
  5. Ideia nagusi hauen bidez, testuaren gaia finkatuko dugu.
  6. Azken urratsa ondorioztatzea izango da, ikasi dugunaz gogoetatzeko eta funtsezkoena gogoan izateko (gaiaren autoebaluazioa).

LAN PROZEDURA (gaia ateratzeko zer zaindu)


Hainbat saio egingo ditugu beste horrenbeste testurekin eta bakoitzean aipaturiko urrats metodologikoak beteko ditugu. Saio batetik bestera, eta testu bakoitzaren berezitasunen arabera, xehetasun edo ikuspuntu berriak gehituko dira.

JARDUERAK (adibide bat ikusi)


  1. testua gaia ateratzeko: Terapia geniko berria
  2. testua gaia ateratzeko: Suitzako Jak-a
  3. testua gaia ateratzeko: Homo economicus
  4. testua gaia ateratzeko: Barne oreka