Proba honen oinarria goian aipaturiko Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculuma bada ere, egon badaude gaitasunak honelako proba batean neurtu ezinak direnak – ahozko hizkuntzari dagozkionak-. Beraz, proba honetan, irakurmena eta idazmena izango dira helburuen lorpena neurtzeko baliabideak.

GAITASUNAK



Probak honako gaitasunak bermatu nahi ditu:
  • Ikasleak testu argiak eta zehatzak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.
  • Ikaslea gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, kulturaren esparruan, ikasketen esparruan eta aisialdian.
  • Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake ikasleak. Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko.