LABURPENA EGITERAKOAN ZER ZAINDU:


Testua irakurri eta ulertu duzu, informazioguneak eta ideia garrantzitsuenak identifikatu dituzu. Hurrengo pausoa, beraz, laburpena egitea izango da. Oso gogoan har ezazu laburpena dela azterketan neurtuko zaizuna, eta oso garrantzitsuak izan daitezkeen bi puntu daudela jokoan; beraz, arreta jarri, eta egin ezazu lana patxadaz.
Ezer baino lehen, begiratu proban bertan laburpen horrek zer luzera izan behar duen agertzen den ala ez. Agertzen bada, saiatu eskatzen zaizunari jarraitzen; agertzen ez bada, berriz, erreferentzia gisa gogoan eduki ezazu ez dela komeni laburpena testuaren herena baino luzeagoa izatea.
Hemen duzu zehaztuta, laburpenak egiterakoan zer egin behar den eta zer ez.

BAI

  • Zaindu luzera.
  • Utzi alde batera bigarren mailako ideiak, eta erabili ideia garrantzitsuenak.
  • Laburpena egiterakoan, era honetako galderak egin:
    • Nork idatzi du?jajjjajajajaja
    • Norako idatzi du?akajjajajaja
    • Zer helbururekin?jajjaja
    • Zer tonu erabili du (umorea, seriotasuna, ironia, burla, haserrea…)?

Baliteke galdera horiei erantzuteko informazioa agerian egotea, baina baita ezkutuan ere. Dena dela, laburpena egiterakoan kontuan hartu beharreko datuak dira.
  • Informazioa ondo antolatuta eta egituratuta eman.
  • Ideiak egoki lotu.
  • Zeure erara azaldu. Ez da komeni testuko esaldiak hitzez hitz erabiltzea.
  • Era honetako esaldiak erabil ditzakezu: “Egileak dio…”, “Testu honetan egileak adierazten digu.…”,

EZ

  • Ez kopiatu testuko hitzak.
  • Ez daukazu derrigorrez testuko ideien ordenari jarraitu beharrik.
  • Ez ekin laburpenari testua ondo ulertu baino lehen.