LABURPENA


HELBURUAK


  1. Informazio testu baten laburpena egiteko teknika izango dugu helburu atal honetan.
  2. Laburpenaren bidez ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten ikasiko dugu.
  3. Laburpenean testuko mezu garrantzitsuenak laburbilduko ditugu.
  4. Laburpenean ideien arteko lotura egokiak egitea, hots, testuari kohesioa ematea, garrantzitsua dela ohartuko gara.
  5. Laburpenaren ezaugarri nagusiak zehaztasuna eta kohesioa edo batasuna direla ikasiko dugu.

URRATS METODOLOGIKOAK


  1. Informazio testu bat izango dugu abiapuntu.
  2. Informazio guneak mugatuko ditugu testuan, hots, ideia garrantzitsuenak nondik nora hedatzen diren (aurreko puntuan egin dugu)..
  3. Testuaren gaia finkatuko dugu, hura izango baita laburpenerako erreferentzia nagusia (aurreko puntuan egin dugu).
  4. Testuaren laburpena egiteko ideia bilketa ariketaren bidez informazio garrantzitsuen lehen sintesia egingo dugu.
  5. Testuaren laburpena egitean testuko ideiak egokiro lotzen ikasiko dugu.
  6. Adibide zehatz baten bidez laburpen egoki eta desegoki bat aztertuko ditugu.
  7. Azken urratsa ondorioztatzea izango da, ikasi dugunaz gogoetatzeko eta funtsezkoenaz jabetzeko (ikus laburpenaren autoebaluazioa).

LAN PROZEDURA (laburpena egiterakoan zer zaindu)


Saio batzuk egingo ditugu zenbait testurekin eta bakoitzean aipaturiko urrats metodologikoak beteko ditugu. Saio batetik bestera, eta testu bakoitzaren berezitasunaren arabera, xehetasun edo ikuspuntu berriak gehituko dira.

JARDUERAK (adibidea azalpenekin ikusi)


  1. testua laburpena ateratzeko: Terapia geniko berria
  2. testua laburpena ateratzeko: Suitzako Jak-a
  3. testua laburpena ateratzeko: Homo economicus
  4. testua laburpena ateratzeko: Barne oreka