IDATZIZKO ULERMENA


  • Gai da gaur eguneko gaiei buruzko artikuluak irakurtzeko, egileak jarrera jakin bat edota ikuspuntu berezia erakusten duenean.
  • Gai da gaur eguneko literatura-testuak irakurtzeko.
  • Gai da egileek beren jarrera edo ikuspegiak agertzen dituzten gaur egungo auziei buruzko artikuluak ulertzeko.
  • Gai da argudio-testuen ondorio nagusiak identifikatzeko.
  • Gai da aurkezten den auziaren trataeraren argudio-ildoaz jabetzeko.

IDAZMENA


  • Gai da bere intereseko gai askoren inguruan, testu argiak eta zehatzak idazteko. ยท Gai da idazlan bat egiteko, informazio jakin bat adieraziz edota iritzi baten aldeko edo kontrako arrazoiak emanez.
  • Gai da gutunak idazteko, gertaerei eta esperientziei ematen dien garrantzia nabarmenduz.
  • Gai da bere esperientziekin lotura duten gaiei buruzko testu argiak idazteko, zenbait iturritako informazioa eta argudioak laburtuz eta ebaluatuz.
  • Gai da benetako edo irudizko gertaerei eta esperientziei buruzko azalpen argiak eta ongi egituratuak idazteko, ideien arteko lotura adieraziz eta aukeratutako literatura-generoaren arauei jarraituz.
  • Gai da bere inguruarekin lotura duten gaiei buruzko idazlan argiak eta zehatzak idazteko.
  • Gai da esperientziak kontatzeko, sentimenak eta erreakzioak adieraziz testu erraz eta ongi egituratuetan.
  • Gai da gertaera jakin baten deskribapena idazteko, adibidez berriki izandako bizipen batena, benetakoa izan nahiz irudizkoa izan.
  • Gai da arazo batean aplika daitezkeen ideiak edo soluzioak ebaluatzeko.
  • Gai da idazlanak sortzeko, argudio bat garatuz, ikuspegi jakin baten alde edo kontra eginez eta zenbait aukeraren alde onak eta txarrak azalduz.
  • Gai da hainbat iturritako informazioa eta argumentuak laburtzeko.

HIZTEGIA


  • Eguneroko bizitzako gai gehienei buruz jarduteko adinako hiztegia du, adibidez familiari, zaletasunei eta interesei, bidaiei eta gertaerei
buruzkoa.
  • Oinarrizko hiztegia ongi ezagutzen du. Akats txikiak egin arren, hauek ez dute ulergarritasuna eragozten.

ZUZENTASUN GRAMATIKALA


  • Ikasleak kontrol gramatikal ona du; oraindik ere akats txiki batzuk egin ditzake tarteka, sistematikoak ez direnak. Ez du gaizki ulertuak sortzeko moduko akatsik egiten.

ORTOGRAFIA


  • Idazlanean, ulergarri izan ohi den idazketa jarraitua ekoizten du.
  • Ortografia eta puntuazioa zehatz eta erraz ulertzekoak dira.

KOHERENTZIA ETA KOHESIOA


  • Gai da elementu labur, konkretu eta bakunak lotuz, sekuentzia kohesiodun eta lineal bat sortzeko.
  • Gai da ideien arteko lotura garbi adierazteko, perpausak lotzeko testu antolatzaile eta lokailu erabilienez baliatuz.